XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) mikrouhinetako labeen oinarria direnak, beltzaran jartzeko gailuak igortzen dituztenak ala sendagintzan erabiltzen diren X izpiak ere uhin elektromagnetikoak direla esan dezakegu.

Gure begiek ikusi ezin duten argi guzti hauek dira mende honen erdi aldera beste tresna batzuren bidez ikustea lortu ditugunak, Unibertsoaren ikerkuntzari beste leiho batzuk irekiz.

Baina arazo guzti hauek astiroago aztertzea merezi dute.

ARGIAREN IZAERA

Jakina denez, uhinek energia (eta momentu lineala) transmititzen dute, sortuak izan diren iturritik beraien hedapenean iristen diren puntu guztietara.

Transmisio horren berezitasunik aipagarriena, agian, materiaren transmisiorik gabe egiten dela da.

Hala nola, uharka batetan harri bat botatzean sortzen dugun uhinak daraman energiak nahikoa distantziara dagoen egur zati bat uhinarekin batera higiaraz dezake, gorantz eta beheranzko higidura harmonikoa eginaraziz.

Uhinak, hala ere, ez du inolako ur-korronterik eragin.

Bakarrik ur-tantak beraiek zeuden oreka-posizioaren inguruan gora eta behera higi daitezen beharrezko energia transmititu du.

Aurreko adibideko uhinak uhin mekanikoak dira eta ingurune materiala behar dute hedatzeko, baina guri interesatzen zaizkigun uhin elektromagnetikoak hauek, ez dute ingurune materialik behar, hutsean ere heda daitezkeelako.

Uhin elektromagnetikoen kasuan energiaren transmisioa elkarrekin hedatzen diren eremu elektriko eta eremu magnetiko aldakorren bidez